Udaberria aurrera doala ikusita eta laster udan izango garela jakinda, goiburuko argazkia aldatzea erabaki dut. Urbiako argazkia da hau ere, leku beretik ateratakoa. Orain arte egon dena ez dakit norena den. Kasu honetan, Joxefe Diaz de Tuesta, Oñatin bizi den Arrasateko argazkilari bizkaitarrari “lapurtutako” argazkia da. Oñatiri buruzko argazkiak bere Atauri izenenko fotoblogean edo flickr-en ikusi daitezke.
Benetan ederrak!!
